Irrintzi lehiaketa antolatu dute irailaren 27rako, San Migeletarako

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

Urnietako jaiak, San Migelak, bertan dira, eta aurten lehenengo aldiz Maria Arizmendi irrintzi lehiaketa antolatu dute, hilaren 27rako, Iñistor egunerako. Bi talde izango dira: batetik helduak, 14 urtetik gorakoak, eta bestetik, gazteak, 14tik beherakoak. Lehiaketa irekia da eta ez da prezisoa urnietarra izatea parte hartzeko. Sarituek garaikurra eta agiria eskuratuko dituzte. Ilunabarreko 19:30etan izango da, Urnietako San Joan Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!