Kronikara bidalitako ohar batean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak senideek bizitutako bi gertaera salatu nahi izan ditu. Bata, Egoitz Balerdi presoaren senideek bizitutakoa, «bisita gabe utzi baitzituzten presoaren gurasoak, anaia eta izeba, azken honek deskuidatuta 5 euroko biletea zeramalako patrikan». Bestea berriz, Granada eta Malagara bisitan zijoazten furgonetekin gertatutakoa, «Guardia Zibilak gelditu eta arrazoi garbirik gabe, 3 santzio jarri zizkioten». Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren esanetan, «dena prest zuten furgonetak gelditzeko». Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, «presoen eskubideak ez errespetatzea nahikoa ez, eta beraien krudeltasuna senideoi luzatu nahi digute».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!