San Joan Konpartsarekin dantzan ikasteko izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

San Joan Konpartsarekin dantzan ikasi nahi duena oraindik garaiz dabil izena emateko. Datorren asteko asteazkenean eta ostegunean izango dira izena emateko azkeneko egunak; arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara izango da, Biteri kultur etxeko sarreran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!