Denboraldi berriari hasiera emateko Servando Rivasek, Joxeba Lizeagak eta Enara Agirrezabalak Espainiako Junior txapelketan hartuko dute parte gaur. Hiru atleta hernaniarrek Atletiko San Sebastian taldearekin hartuko dute parte.
Hiru probetan
Atleta bakoitzak proba ezberdinean hartuko du parte. Servando Rivasek mailu proban hartuko du parte; Enara Agirrezabalagak salto hirukoitzan hartuko du parte; eta azkenik, Joxeba Lizeaga jabalina jaurtiketan lehiatuko da.
Denboraldia hasi berri dela kontuan izanda, atletak oraindik ez dira sasoi puntu egokira iritsi, baina adierazitakoaren arabera, maila ona ematea espero dute.