Peru Alfaro Espainiako triatloi txapelketan izango da bihar, Pontevedran

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

peru Alfarok Espainiako triatloi txapelketan hartuko du parte bihar, Pontevedrako Cangas de Morrazon jokatuko dena. Bertan, aurrez aurre izango ditu Estatu mailako triatleta onenak; bestek beste, Javer Goméz Moya munduko azpitxapelduna eta triatloia irabazteko faboritoa; Iván Raña eta LLanos anaiak.

Aurreneko aldiz Estatu mailako txapelketa batean
Peru Alfarok Estatu mailako txapelketa batean parte hartuko duen aurreneko aldia izango da biharkoa. Aurreko urteetan, lesioen eraginez, ezin izan du parte hartu urteko hi­tzordurik garrantzitsuenean. Biharko probari aurre egiteko berriz, sasoian sentitzen da triatleta hernaniarra, batez ere, joan den asteburuan Donibane Lohitzuneko proba irabazi ondoren.

Modalitate olinpikoko proba
Biharko proba modalitate olinpikokoa izango da: 1,5 kilometro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. Alfaron esanetan, proba hasieratik izango da gogorra, eta bere helburua izango da igerian distantzia har­tzea. Bizikleta gainean egin beharreko zatia ordea ez da aproposa hernaniarrarentzat. Ibilbidea nahiko laua da, eta ondorioz, korrika ibiltzen direnentzako egokiagoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!