Goizuetako Ixkibi kanpinean ekitaldi mordoska antolatzen ari dira
azkenaldian. Bihar hain zuzen, Euskal Jaia egingo dute, goizetik hasita iluntzera arte. Goizeko 12:30etan herri kirolak izango dira eta aurkariak ez dira makalak izango, Goizuetako eta Oiartzungo talde bana izango baitira aurrez aurre, beren onenak ematen. Ondoren dultzaina joleak ibiliko dira bazterrak alaitzen. Bazkaltzeko talo jatea egingo dute. Arratsaldean berriz, 17:00etan toka txapelketa egingo dute, eta ondoren, 18:30etan, erromeria izango da Naroa eta Arrate trikitilariekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!