Ingalaterrako dokumentalgile bat Maria Agirre grabatzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

bizitzaren gora beherak medio Jill Daniels dokumentalgile ingelesak eta Maria Agirre Marisolek elkar ezagutu zuten. Hasiera batean, Maria Agirrek Daniels grabatzen ari den do­kumental baterako ekar­penen bat egin behar zuen, bere aita pre­so egondakoa baitzen gerran. Doku­men­talgileari or­dea, asko interesatu zitzaion Agirreren figura eta orain egiten duen guztia grabatzen ari da. Ma­ria kolaboratzaile izatetik, dokumentaleko protagonista izatera pasa da.

Jill Daniels gerrari buruz
Jill Daniels dokumental batzuk egin­dakoa da, batzuk fama- tuak. Duela 40 urte Euskal He­rrian barrena ibili zen bidaia­tzen eta orain dokumental bat egitea gogoratu zaio orduko eta oraingo kontuekin. Gainera in­te­res berezia du Frankoren agin­taldiko kontuak eta Espai­niako gerrako kontuak jasotzeko. Kuestioa da Maria Agirrek bazituela bere aitarengandik jasotako hainbat kontu gerrari buruzkoak -aita kartzelan egona zen eta liburu bat ida­tzi zuen bertan- eta hori grabatzera etorri zen Daniels. Baina Maria Agirreren figura interesatu, eta orain haren bizitzako pasarteak graba­tzen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!