Haurrek festa izango dute gaur Karabel auzoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

karabel auzoan urtero ume festa antolatzen dute eta ume mordoska elkar­tzen da festara. Marrazki eta idaz­lan lehia­ketako sariak eman­go dituzte gaur, jo­lastu ere egingo dute, eta azke­nean, in­darrak be­rres­kura­tzeko, txo­ko­late gozo eta be­roa hartuko dute.

Marrazki eta idazlan lehiaketa
Bihar emango dituzte ma­rraz­ki eta idazlanen sariak as­te osoan bildutako lanen ar­tean. Aurtengo gaia Karabel au­zoa izan da. Sariak berriz, ederki estimatzeko modu­koak dira: lehendabiziko hi­ru­rek esko­la­ko materiala jasoko dute, ikasturtea ondo hasteko.

Ume jolasak
Arratsaldean jolas mordoska izango dituzte umeek, esate baterako, bizikleta lasterketa, krosa, lokotx bilketa, txin­gak, aulkien jokoa, sokatira eta abar. Partehartzaile guz­tientzako izango dira sariak.

Txokolate gozoa
Arratsaldea bukatzeko eta indarrak berreskuratzeko txokotale goxo-goxoa izango dute meriendatzeko.

16:00etatik aurrera
Marrazki eta idazlan
lehiaketako sari banaketa.
Jokoak:
Bizikleta lasterketa; Krossa; lokotxak; txingak, aulkien jokoa; sokatira eta abar.
Ondoren, Txokolatada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!