Drogamenpekotasunari aurrea hartzeko ikastaroa izango da hilabete bukaeran Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

Askagintzak drogamenpekotasunaren inguruko ikastaroa antolatu du; bertan drogak eta drogen menpekotasunei buruzko oinarrizko informazioa eskainiko dute. Ikastaroa hilaren 28an eta 29an izango da, astelehena eta asteartea, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Askagintzaren egoi­tzan (Agustindarren plaza 6, 1a). Astelehenean bukatuko da izena emateko epea. Horretarako, 943 336 080 telefono zenbakira deitu behar da, edo askagintza@­askagintza.com helbidera idatzi behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!