Auzoko Eguna ospatuko dute gaur Latsunbeberri-Marieluts auzoko bizilagunek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

auzoko Eguna ospatuko du­te bihar Latsunbeberri-Marie­luts auzoan, Iturritxo auzo el­kar­teak antolatuta, bizilagunen laguntzarekin. Egun osoko festa izango dute. Umeentzako ekin­tza mordoska izango dira goi­zean. Patata tortila lehiaketa izango da 12:00ak aldera eta hura jaistean, bazkaria egingo dute, Karobi elkartean.

Txokolatea eta musika
Arratsaldean umeentzako jo­la­sak izango dira, musika ere bai, eta ping-pong eta to­ka eta igel txapelketa. Ilu­na­barrean txokolatea izango da nahi duenarentzat eta on­do­­ren musika Atarrabiyon.

Gaur
09:00etan, Festen hasiera kohetea botata.
09:30etan, Jokoak: zaku karrera, altxorraren bila, zinta lasterketa, zapi jokoa...
10:30etan, Marrazki
erakusketa.
Balioaskotarako pistan.
11:00etan, Patata tortila lehiaketa.
12:00etan, Trikitilari eta buruhaundiak.
13:00etan, Sari banaketa. Atarrabiyon.
14:00etan, Bazkaria.
16:30etan, Puzgarriak,
balioaskotarako pistan;
Ohe elastikoak, Marielutsen; Puzgarriak, kiroldegi parean.
17:00etan, Musika Esko-
la­ko gazteen txaranga.
17:30etan, Ping-pong
txapelketa, frontoian.
19:00etan, Toka eta igel txapelketa, Karobi elkartean.
19:30etan, Txokolatada,
frontoian.
20.30etan, Musika, Atarrabiyon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!