denboraldi berria banakako berdinketarekin hasi zuen Hernanik joan den asteburuan, Bergaran. Gaurkoan berriz, etxean jokatuko du, eta hortaz, aukera bikaina izango du aurreneko garaipena lortzeko. Aurrean Tolosa izango du, joan den denboraldian aurkari zuzena izan zen taldea. Partidu zaila bezain gogorra izatea espero da, bi taldeen arteko partiduak oso berdinduak izaten baitira. Joan den denboraldian, hernaniarrak nagusi izan ziren etxean, 3-2 irabazita. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da, Zubipen.
Gorengoen maila ordez, Erregional Ohorezko maila
Joan den urtean Hernanik Gorengoen mailan jokatu zuen, eta aurten berriz, Erregional Ohorezko mailan jokatzen du. Berez, maila berdina da. Kontua da, Bigarren Erregional maila orain Lehenengo Erregional maila bihurtu dela. Eta Lehenengo Erregional maila berriz, Gorengoen maila. Hortaz, lehen Gorengoen maila zenak orain Erregional Ohorezko maila izena du.
Emakumezkoen ligan Hernani-Intxaurdi
Emakumezkoen ligako taldeak Intxaurdiren kontra jokatuko du bihar, Zubipen, arratsaldeko 17:45etan.