Perretxiko erakusketa bihar Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

UDAZKENAREKIN batera, Miko­logia jardunaldiak antola­tzen ditu Urretxa Mikologia elkarteak, eta biharkoan, perretxiko erakusketa izango da Plaza berrin. Bildu berritako perretxikoak ekarriko dituzte jendaurrera, eta nahi izanez gero, aukera ere izango da hauen inguruko galderak egin eta argibideak jasotzeko.

Mikologi ihardunaldiak azaroaren 7ra bitartean
Mikologia jardunaldiak asteartean hasi ziren eta azaroaren 7ra arte iraungo dute. Jardunaldi horien barruan, aurten ere hutsik egin gabe, arrakasta haundia izaten duen Perretxiko Argazki Rally Digitala izango da. Irailaren 28 eta 29an argazki lehiaketako oinarriak arautuko dituzte, eta parte hartu nahi dutenek Urretxak duen lokaletik pasa beharko dute, arratsaldeko 20:00etatik aurrera (Kale Nagusia 6). Lehiakide bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta urriaren 19 eta 20an eraman behar ditu Torres argazki dendara. Aza­roaren 6 eta 7an berriz, argazki lehiaketako argazki guztiak jarriko dituzte ikusgai Biteri kultur etxean. Azkenik, lehiaketako sariak azaroaren 7an banatuko dituzte, arratsaldeko 21:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!