SEI bikotek hartuko dute parte bihar Plazan izango den Gazteen Trikitixa txapelketan. Txapelketa Kriskitina dantza taldeak antolatzen du, Hernaniko Udalaren, Hernaniko Musika Eskola Publikoaren eta Orona igogailuen laguntzarekin. Txapelketa eguerdiko 12:00etan izango da.
Andoain, Aia, Zizurkil
eta Hernaniko
sei bikote
Txapelketan sei bikote gaztek hartuko dute parte, 12 eta 16 urte bitartekoak. Parte hartzaileak Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorriko dira, Andoain, Aia eta Zizurkildik alegia.
Parte hartuko duten sei bikotetatik bi hernanikoak izango dira. Aurrenekoan, Irati Ugalde izango da panderoa joko duena eta Amaia Mujika trikitixa joko duena. Bigarren bikotea berriz, Ainhoa Errazkinek eta Olatz Jaka osatzen dute; Errazkinek panderoa joko du eta Jakak trikitixa.
Hiru pieza
jo beharko dituzte
Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu txapelketan. Piezak ondorengoak izango dira: trikitixa, porrusalda, eta fandangoa edo arin-arina.