Sagarraren mundua ezagutu eta sagardoa dastatzeko aukera bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 19a, 02:00

SAGARRA eta Sagardoaren festa izango da bihar Hernanin. Goizeko festa izango da, eta besteak beste sagar erakusketa eta sagardo dastaketa izango dira.

Egunaren hasieran sagar erakusketa
Jaia goizeko 09:00etan hasiko da, Hernaniko Txistulari Ban­dako txistulariek lagunduta. Ondoren, 10:30etatik aurrera, sagardo mota ezberdinekin erakusketa egingo dute, Plazan. Erakusketan ikusgai izango diren sagarrak honakoak dira: Zaba­loenea baserriko Ma­nuel Iradiren sagarrak, Erroxali baserriko Mari Carmen Uran­garen sagarrak eta Di­putazioak Hondarri­bian du­en Zubieta saileko sagarrak.

Sagardo dastaketa segidan
Jarraian, goizeko 11:00etan sagardoa dastatzeko aukera izango da Plazan. Pro­baketan Hernaniko 12 sagardotegik hartuko dute parte eta guztira 1.800 sagardo botila jarriko dituzte: Goiko-Lastola, Otsua-Enea, Elo­rrabi, Zelaia, Altzueta, Larregain, Rufino, Alberro, Iparragirre, Olaizola eta Akarregik.

Edalontzi bakoitzeko hamabi txartel
Edalontzi bakoitzeko hamabi txartel emango dituzte aurten. Hortaz, sagardo tragoxka bakoitzeko txartel bat eman beharko zaio sagardogileari. Txartelak bukatzerakoan, norbaitek sagardo gehiago edan nahiko balu, beste sei txartel erosteko aukera izango du, euro baten truke. Neurri hau aurten hartu dute aurreneko aldiz, eta helburua da, alde batetik, sagardoa neurriz edatea, gehiegi edan gabe eta ondo banatuta; eta bestetik, produktuaren duintasuna errespetatzea, neurriz edanez eta gozatuz.

Sagarra jotzen eta biltzen ikusteko aukera eguerdian
Eguerdian erakustaldia egin­go dute, sagarra nola jo eta biltzen den ikusteko. Erakustaldia Barkaiztegi sagardotegiko Joxe Mari Irizarrek egingo du. Baita ere, ikusgai jarriko dituzte garai batean sagardoa egiteko erabiltzen ziren erremintak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!