Emakumeen sormena, parte hartzea eta elkartrukea bultzatzea helburu hartuta, hiru ikastaro antolatu dituzte Jabetze Eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 18a, 02:00

jabetze Eskolak emakumeentzako hausnarketa, trebakuntza eta topaleku bihurtu nahi dute, eta horretarako hi­ru ikastaro antolatu dituzte, urria eta azaroan hasiko direnak. Hiru ikastaroen helburua da, emakumeen sormen lana eta borroka ezagutu eta baloratzea; emakumeen parte hartzea sustatzea, eragina izan dezan politika publikoan eta eremu sozial eta kulturalean; eta emakumeen arteko harremanak bultzatzeko bideak sortzea. Jabetze Eskoletan antolatutako hiru ikastaroak Biteri kultur etxean izango dira, eta ondorengoak dira: Zaintza eta menpekotasuna, Feminis­moa lehen eta orain eta Gure amonengandik ikasiz.

Izena emateko bi aukera
Izena eman nahi duenak dagoeneko badu aukera, bai telefono bidez 943 337 017-943 336 802ra deituta, edo irantzu-j@hernani.net helbidera idatzita.

`Zaintza eta menpekotasuna´ ikastaroa
Zaintza eta menpekotasuna ikastaroaren helburua da, azter­tzea eta hausnartzea emakumeek nola bizi duten egoera hau. Zaintza pertsona guztien egitekoa dela eta menpekotasuna batzuen zama dela oinarri hartuta, zaintzaren zama arindu nahi da. Ho­rre­gatik, eta emakumearentzako zama izan ez dadin, erakutsiko da zaintza publikoa egiten, pertsona guztiena. Ikastaroa urriaren 5, 6, 14, 15 eta 21ean izango da. Aurreneko hiru egunetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00­­etara, eta azkeneko bietan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Urriaren 5ean hasiko da eta 10 orduko iraupena izango du. Matrikula 10 eurokoa da.

`Feminismoa lehen eta orain´
Feminismoa lehen eta orain ikastaroaren asmoa da mugimendu feministak sortu zirenetik gaurdaino eman diren eztabaida, estrategia, aldarrikapen eta praktiketatik bidaia­tzea. Ikastaroan aukera izango da, berdintasunaren borrokatik abiatuta, egungo errealitatera hurbiltzeko, eta honen inguruko eztabaidak eta zalantzak argitzekoa. Ikastaroa urriaren 20an hasiko da eta asteartetan izango da, arratsaldeko 18:00­etatik 20:30etara. 15 orduko ikastaroa izango da eta matrikulak 15 euro balio du.

`Gure amonengandik ikasiz´ikastaroa
Tailer monografiko honen bitartez aztertuko dituzte lehengo eta gaurko emakumeen arteko harremanak. Ikas­taroaren helburua da emakumeen papera errekonozitzea eta plazaratzea. Horretarako, kontuan hartuko dituzte lehengo emakumeen bizipenak, ekarpenak, zailtasunak, zertan izan ziren berritzaileak eta abar. Ondoren, gustatzen zaiena eta baliagarri jotzen dutena hartuko dute kontuan. Ikastaroa azaroaren 18an ha­siko da eta asteazkenetan izango da, 17:30etatik 19:30­etara. Ikastaroa gaztelaniaz izango da, 10 ordukoa eta matrikulak 10 euro balio du.

ZAINTZA ETA MENPEKOTASUNA
  -Irakaslea: Mari Luz Esteban, Julene Gabiola,    
  Arantza Fz. Garaialde eta Isabel Otxoa
-Hizkuntza: Euskara
-Eguna: urriak 5,6,14,15 eta 21
-Ordutegia: 17:00-19:00 (urriak 5, 6, 14);
18:00-20:00 (urriak 15-16)
-Hasiera eguna: urriak 5
-Iraupena: 10 ordu
-Matrikula: 10 euro
-Helburua: Zaintzak eta menpekotasunak
emakumeengan duen eragina aztertuko eta
hausnartuko da.

FEMINISMOA LEHEN ETA ORAIN
-Irakaslea: Saioa Hernandez Castro
-Hizkuntza: Euskara
-Eguna: astearteetan
-Ordutegia: 18:00-20:30
-Hasiera eguna: urriak 20
-Iraupena: 15 ordu
-Matrikula: 15 euro
-Helburua: Mugimendu feministak sortu zirenetik gaur arte eman diren eztabaida, estrategia, aldarrikapen eta praktiketatik bidaiatzea.


GURE AMONENGANDIK IKASIZ
-Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: asteazkenetan
-Ordutegia: 17:30-19:30
-Hasiera eguna: azaroak 18
-Iraupena: 10 ordu
-Matrikula: 10 euro
-Helburua: Tailer monografiko baten bidez,
emakumeen historia eta hauen arteko harremanak aztertzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!