Sagardo lehiaketako afarian izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 17a, 02:00

Txantxangorri elkartean, urteroko moduan, sagardo lehiaketa antolatu dute. Hilaren 25ean izango da, datorren asteko ostiralean, eta aurkeztuko diren sagardoen artean onena aukeratzeko afaria egingo dute. Elkarteko bazkide ez direnek joan nahi badute, izena emateko aukera dute atzotik. Joan nahi duenak 25 euro ordaindu behar ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!