RENFEk Irun eta Brinkola lotzen dituen zerbitzuan ordutegi berria jarri du martxan, negukoa. Ordutegi berriko zerbitzua astelehenean hasi zen. Jakinarazi dute, ordutegia aldatu egingo dela egun seinalatuetan: abenduaren 24tik 31ra; urtarrilaren 1, 4 eta 5ean; eta apirilaren 6,7,8 eta 9an. Informazio gehiagorako www.renfe.com edo 943 649 637 telefono zenbakira deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!