Atzo Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu zuten Bilbon. Urriaren 3an hasiko da eta abenduaren 13an izango da finala. Guztira 44 bertsolarik hartuko dute parte, tartean Hernaniko Bertso Eskolako 6 kidek: Maialen Lujanbio, Iñaki Zelaia, Unai Agirre, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!