XABIER Lete idazle eta musikari haundia Hernanin izango da bihar bere poemak irakurtzen. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Euskal Jaien bueltan antolatu dute emanaldia.
Poema irakurriko ditu,
musika lagun duela
Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak poema liburuko lanak irakurriko ditu, Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak lagunduta.
Sarrerak salgai Biterin
Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Biteri kultur etxean. Guztira 220 sarrera dira eta 6 euroan jarri dituzte.