bidegorriak non eta nola egin, zein kale jarri oinezkoentzat eta bestelako erabakiak hartzeko zertan oinarritzen diren azalduko dute bihar hitzaldi batean, Endara enpresako ordezkariek, Hernaniko mugikortasun plana egingo duen enpresako ordezkariek, hain zuzen. Hitzaldia Mugikortasun Astearen bueltan antolatu dute eta bihar izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Herria aprobetxatu
Endara enpresako ordezkarien arabera, mugikortasun plan bat egiten dutenean, beraien helburua da «herri batean bizi diren herritarrek ahalik eta etekin haundiena ateratzea bizi diren herriari». Horretarako, besteak beste, oinezkoen mugikortasuna zaintzen dute, baina baita ere garraiatzeko moduak; esate baterako, bizikleta eta garraio publikoen erabilera bultzatu nahi dute baina hori horrela gertatzeko moduak bilatuz, neurriak eraginkorrak izateko.
Hernani «nahiko ondo»
Endarak urteak daramazki honelako planak egiten eta oraingoz datuak biltzen ari dira, herria ezagutzen. Bertako ingenieroak Kronikari adierazi dionez, lehendabiziko kolpean itxura ona hartu diote herriari, «nahiko ondo antolatua dago eta jendeak gaiaren inguruko kontientzia du».