Kaxkoko auzo elkartea ez dago ados sarbidea kontrolatzeko sistemarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 16a, 02:00

kaxkoko bizilagunen el­kar­tea ez dago gustura Udalak duela gutxi ezarritako sar­bidea kontrolatzeko sistemarekin. Kronikari adierazi diotenez, bizimodua erraztu beharrean, zaildu egiten di­e, «edozein txikikeri egiteko baimena eskatzen eta azalpenak ematen ibili behar baitugu». Bilera eskatu nahi dute datorren asterako udal alderdietako ordezkariekin eta udal­tzaigoarekin.

‘Harrapatuta’
Elkartearen esanetan, Kaxko­ko bizilagunak keja dira. Joan den ostegunean, bilera egin zuten eta jende asko bildu zen, beti ere elkartearen esanetan, eta tartean adineko jende asko zegoen. Denak ziren kexa, eta inor ez alde, denek azaldu zituzten beren kexak, «en­kar­guak eramateko, edo bonbonaren bat, baimena eskatzen ibili behar duzu, eta azalpenak ematen. Harrapatuta sentitzen gara».

Komertzioarentzat kalte
Elkartearen esanetan, oraingo sistemak gauzak zailtzeaz gain, ez die mesederik egiten komertzioei, erosleek atze­ra egiten baitute, ezin ba­dira autoarekin Kaskora sar­­tu zamak hartzera, eta salmenta gu­ne haundietara jotzen dute. Irtenbidea zein den galdetuta, adierazi dute onena, piboteak mantendu arren, sarrera irekia uztea dela.

Beste batzuk gustora
Elkarteak adierazi du badirela bizilagunak sistemarekin gustora daudenak baina beren bileratan kexa besterik ez du­tela jasotzen. Adierazi dute bilerak irekiak direla eta edonork parte hartu dezakeela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!