Luis Goñi irabazle Donostian, hiru igeriketa frogatan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 15a, 02:00

Luis Goñi hernaniarrak indartsu egin du igeriketarako buelta eta Donostian jokatu diren igeriketa frogarik gehienak irabazi ditu. Azke­na larunbatean, Kontxako Badiako frogan. Nautikotik atera, irla aldera joan eta Pico del Lorotik Nautikora bueltatzen den 2.300 metro inguruko froga jokatu da joan den larunbatean eta hernaniarrak ez du neurriko aurkaririk izan, bakar bakarrik helmugaratu baita. Horrez gain, irlari buelta ematen dion La Perla froga eta Hai­zearen Orrazikoa ere Luisek berak irabazi ditu aurtengo udan eta Paseo Berrikoan (Zurrio­lako hondartzatik Kon­txara­koan) bigarren gelditu da.

Europako txapelketak
Luis Goñi Europako txapelketan da egunotan Cadizen, Aitor Goñi eta Jon Ander Izuzkizarekin batean eta erakutsi du sasoi puntu onean dagoela. Hala ere, joan den larunbateko proba irabazi ondorenean, nabarmendu zuen erritmo lasaiagoan egin beharko zuela Cadizko pro­ba: «gaur erritmo gogorrean egin dut proba guztia, baina Cadizen 5.000 metro egin behar dira igeri eta xuabeago hasi beharko dut, indarrak piska bat dosifikatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!