george Duffe mendiz etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herriaren alde honetara, gauez eta euritan, ihesi zijoazten beste hiru abiadorerekin, «elkarri helduta, ez galtzeko». Aurretik Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarra zuten. Makina bat urte pasa diren arren, atzo ondo gogoratzen zituen orduko kontuak.
Florentino gauez argi
Umore ikutuekin gogoratu zuen atzo bere ihesaldia abiadoreak, eta nola zeharkatu zuten muga, berak eta beste hiruk Goikoetxearen atzetik: «14 ordu egin genituen mendian, gauez, euritan, eta Florentinok ederki zekien nora jo; pattar botilen bat gordeta utzia zuen zuhaitza ere topatu zuen gau hartan». Atzo ihesaldian lagundu zioten guztiei eskerrak eman zizkien, eta bereziki Goikoetxea izan zuen gogoan, «gizon haundia inondik inora».