urteak aurrera joan ahala, memoria berreskuratu egiten da batzuetan. Halaxe egiten dute urtero Comete sareko kideek ekitaldi xume baten bidez. Osiñaga auzoko Loidi baserri parean dagoen oroitarrian elkartu eta omendu egiten dituzte II Mundu Gerran ihesi zihoaztela muga pasatzen lagundu zieten mugalari eta laguntzaile sarea.
Lau hernaniar
Ihesi egiteko sareak bat baino gehiago ziren, nola edo ahala laguntzen zuten pertsonak ere asko, mugalariak ere baziren batzuk, eta tartean hernaniar batzuk ere bai: Tomas Anabitarte, Martin Errazkin, Juan Manuel Larburu eta denetan ezagunena, Florentino Goikoetxea.
Nazioartetik etorriak
Urtero bezala, Nazioarteko ordezkariak bildu ziren Osiñagara; Comete sarean parte hartutakoak eta baita iheslari sareei esker oraindik bizirik daudenak ere; esate baterako, George Duffe abiadorea, Frantziatik ihesi zihoala, Euskal Herrira iritsi eta Goikoetxeari esker muga pasatakoa.
Ikastoletara gero
Atzo Loidin mugalariak eta Comete Sareko kideak eta laguntzaileak gogoratu ondoren, Donostiako bidea hartu zuten omenaldiko kideek, hango bi ikastoletara joateko, han gerrako kontuak azaltzera.