Peru Alfaro irabazle Donibane Lohitzuneko triatloian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 14a, 02:00

PERU Alfaro triatleta hernaniarrak Donibane Lohitzu­ne­ko triatloia irabazi zuen larunbatean, bigarrenari al­de nabarmena aterata. Hala ere, ez zen triatloian parte hartu zuen hernaniar bakarra izan, bertan izan baitziren Iñaki Eizmendi eta Ana Urrutia hernaniarrak ere.


Alfarok 50 segunduko aldea hartu zuen igeri
Triatloian egin beharreko distantziak izan ziren 750m igeri, 20km bizikletan eta 5km korrika. Alfarok igeri egindako frogan 50 segunduko aldea atera zion bigarrenari, eta hori izan zen triatloia irabazteko gakoa. Ha­la ere, bizikleta gainean eta korrika Alfarok aldea haunditzea lortu zuen, eta ordubete eta 32 segundu ondoren, aurreneko postuan helmugaratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!