Bigarren Mundu Gerran mugalari izandako lau hernaniarrak omenduko dituzte gaur Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 14a, 02:00

bigarren Mundu Gerran makina bat pertsona salbatu ziren mugalariei esker, eta mugalari horien artean hernaniarrak ere baziren: Florentino Goikoetxea, To­mas Anabitarte, Martin Erraz­kin eta Juan Manuel Larburu. Aste­bu­ru honetan, mugalari eta la­gun­tzaile horien omenezko ibilaldia eta hainbat omenaldi egin dituzte, ELMS eta Cometeko kideek antolatuta. Ibilaldia gaur goizeko 10:00ak aldera iritsiko da Osiñaga auzora, eta bertan, Loidi pareko oroitarrian omenduko dituzte Hernainko lau mugalariak. Osiñagan izango diren bisitarien artean, George Du­fee izango da. Dufee Halifax bonba hegazkin bateko kopilota zen, eta muga Goi­koetxeari esker pasa zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!