HERNANIKO hiru igerilarik, Luis Goñi, Aitor Goñi eta Jon Ander Izuzkizak hain zuzen, Europako Master txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa Cadizen jokatuko da, eta bihar hasi eta igandera arte luzatuko da.
Parte hartzeko bete
beharreko baldintzak
Europako Master txapelketan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira, 25 urte edo gehiago izatea, eta eskatzen dituzten marka minimoak izatea. Igerilari bakoitzak froga ezberdinetan hartuko du parte, eta udara guztian entrenatzen ibili ondoren, duten onena emateko aukera izango dute; bertan Europa osoko igerilariekin izango dute lehia.
Luis Goñi
ur irekietako frogan
Luis Goñik ur irekietako frogan hartuko du parte. Froga Cadizeko Centro Nautico Elkanon hasiko da, eta badian barrena 5 kilometro egin beharko ditu igeri.
Aitor Goñik lau frogetan hartuko du parte
Aitor Goñi izango da hiru igerilarietatik froga gehien egingo dituena: 400m libre, 100m libre, 50m libre eta 100m bizkar frogetan hartuko du parte. Froga guztiak Complejo Deportivo de Ciudad De Cadizeko piszinetan izango dira.
Jon Ander Izuzkizak
bi froga egingo ditu
Azkenik, Jon Ander Izuzkizak 200m libre eta 50m bizkar frogetan hartuko du parte. Hauek ere aurretik aipatutako piszinetan izango dira.