Erniora joango dira gazteekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 16a, 02:00

Mendiriz Mendik gazteekin joateko mendi irteera prestatu du iganderako, hilaren 20rako. Atsegindegitik abiatuko dira goizeko 08:00etan. Gazteek 2 euro besterik ez dituzte jarri behar eta helduek 5na euro. Informazio gehiago nahi izanez gero, Iturregi plazan dagoen bulegora jo behar da, bihar edo ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Ostiralean bukatuko da izena emateko epea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!