gazte Txokoan fuerte hasi dira. Udarako oporraldiaren ondoren, irailean ekin zioten berriz eta hilabete osoa ekintzez betea dute. Datorren astean bertan, tailerrak eta irteerak egingo dituzte.
Iraileko ekintzak
Asteartean zinera joateko asmoa dute; asteazken eta ostegunean, xaboiak egiteko tailerra egingo dute, xaboi goxo-goxoak egiten ikasteko; ostiralean asmoa dute errekara joatekoa bizikletan eta ostiralean perkusio tailerra egingo dute.
Tailerrak eta irteera
Hilabetean zehar makina bat ekintza antolatuko dituzte, besteak beste, honakoak: gazte zinea, sukaldaritza eta txapa tailerrak, futbolin txapelketa, eta oraindik iraila dela aprobetxatuz, eta eguraldiak laguntzen badu, irteerak egingo dituzte, mendi eta erreka aldera.
Gazteentzako tailerrak
Gazte Txokoan 11-16 urte bitarteko gazteentzako ekintzak antolatzen dituzte. Helburua da gazteek aisialdiaz gozatzea, ikastea eta gustoko gauzak egitea. Beraz, herrriko edozein gazte ongi etorria izaten dute. Gazte Txokoko kideek dei egin diete parte hartu nahi duten gazte guztiei bertara hurbiltzeko eta beren ideiak, beharrak, eskaerak, ezagutza eta abar luzatzeko, eta batez ere, ondo pasatzeko.
Joan den ikasturtean 50 lagunetik gora ibili ziren Gazte Txokoan, herriko ikastetxe guztietakoak.
Asteartetik igandera
Urte osoan zehar asteartetik igandera aritzen dira Gazte Txokoan, atsedenik hartu gabe, irailean izan ezik, hilabete honetan, igandetan, jai egingo baitute.
Asteartetik ostegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara aritzen dira eta ostiraletik igandera arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.