Aisialdiko begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatu dute Buruntzaldeako Udalek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 13a, 02:00

buruntzaldeako gaz­teen­tzat aisialdiko be­gi­rale titulua ateratzeko ikas­taroa antolatu dute Bu­run­tzaldeako Udalek. Ikas­taroa egiteko baldintzak bi dira, 18 urte beteta izatea eta euskalduna izatea. Guztira 200 ordukoa izango da.

Egutegia
Ikastaroa irailaren 25ean hasiko da eta urtarrilean bu­katuko da. Saioak ostiral arra­tsal­detan eta larun­ba­tetan izan­go dira, ia egun osoz, ondorengo ordute­gian: goizean 10:00etatik 14:00­etara, eta arratsaldean 15:30­­­etatik 19:30etara. Ikas­taroak iraun bitartean ere, lau asteburu aterpetxe batean igaroko dituzte. Kasu horietan, ostiral arra­tsaldez hartuko dute au­tobusa eta igande eguer­dian bukatuko da saioa. Ikastaroa Andoainen izango da eta 360 euro ordaindu behar dira.

Begirale titulazioa
Ikastaro teoriko hau egiten duenak, behin praktikak bu­katuta eta memoria aur­keztuta jasoko du Eusko Jaurlaritzak homologa­tuta­ko Haur eta Gazteen Aisi­a­l­dirako begirale titulua.

Izen ematea ostiralera arte
Ikastaroan izena eman nahi duen gazteak ostiralera arte izango du aukera, hilak 18. Izena Hernaniko Eus­kara Zerbitzuan eman be­har da eta matrikula egin­tzat emateko, honako do­kumen­tazioa aurkeztu be­har da: argazki bat, diru­sarreraren agiria, nortasun agiriaren fotokopia eta matrikula orria beteta. Informazio gehiago nahi izanez gero www.hernani.net, www.buruntzaldea.org edo 943 337 029 telefonoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!