udako atsedenaldiaren ostean, Kalez Kale Kantariko kideak herriko kaleak alaitzen ibili ziren atzo. Hilabeteko bigarren larunbatean biltzen dira betiko kideak, eta kantatzen goiz pasa ederra egin nahi duten herritarrak. Herriko kaleetan barrena, txistularien laguntzarekin, kanta herrikoiak kantatzen dituzte, esaterako, Txantxibiri, Peio Joxepe eta Agur Xiberoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!