Ojuelek Lezoko Torneoko finala jokatuko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 13a, 02:00

Paul Ojuel pelotari hernaniarrak Lezoko Torneoko finala jokatuko du bihar arratsaldean. Torneoa Telletxea pelotariarekin ari da jokatzen, Errenteriako Torneoa irabazi zuen pelotariarekin. Bikoteak final laurdenetan Sukia eta Arzelus kanporatu zuten eta finelerdietan Elezkano eta Diez. Biharko partiduan Jaunarena eta Zabaletaren kontra jokatuko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!