CD Hernanik Bergaran jokatuko du gaur aurreneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 13a, 02:00

CD Hernanik gaur emango dio hasiera 09/10 denboraldiari Bergaran. Gorengoen mailakoek Bergarako Agorrosin zelaian jokatuko dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Joan den urtean egindako denboraldi ona eta gero, Hernanik ia jokalari guztiak mantentzen ditu aurten; hala ere, egin ditu fitxaketa batzuk. Etxeko aurreneko partidua datorren astean izango da, Tolosaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!