Buruntzaldeko euskaltegiek aurtengo eskualdeko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Zurea bai zortea! lemarekin. Atzo aurkeztu zuten Lasarten eta euskaltegietako ordezkariez gain, eskualdeko zenbait Alkate eta Euskara Teknikari izan ziren. Aurtengo kanpainan bi kontu azpimarratu zituzten, batetik, eskualdeko euskaltegi guztietako eskaintza ezagutu dezaketela ikasleek, mailaka eta orduka, besteak beste; bestetik, ikasleek aukera izango dutela Buruntzaldeako web orrian sartu eta beren buruari mailaketa froga bat egiteko.
Zurea bai zortea! kanpaina
Ikasleek aukera dute beti bezala euskaltegira joan edo deitu, eta hala nahi izanez gero, izena emateko.
Eta gauzak errazte aldera, eskualdeko eskaintza eta mailaketa egiteko tresna etxean bertan ezagutu eta erabili ahal izango dituzte ikasleek. Horretarako www.buruntzaldea.org web orrian sartu daiteke ikaslea. Ikasi eta erabili atalean euskaltegietako eskaintza ikusi ahal izango du, herrika eta mailaka.
Maila jakin nahi izanez gero, atal berean, Zure maila jakin nahi? sailean klikatu besterik ez du. Nahi izanez gero, izena ere web orritik bertan eman dezake eta diru laguntzak ere ikusi ditzake eskualdeko web orrian.