bi hilabete pasa dituzte Hernanin. Tarte horretan medikura joan dira, bazterrak ezagutu dituzte, Saharako kanpamenduetako bizi baldintza latzetatik urrundu dira, eta batez ere, ondo pasa dute udaran, Saharatik etorritako 7 umeek.
Eskerrak denei
Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie era batera edo bestera lagundu duten guztiei. Udalak azpimarratu du aurten azken urteekin konparatuta familia gehiagok eman dutela izena eta espero duela beste herritarrentzat eredu izatea familia hauek.
Eskerrak eman dizkie beraz, umeak hartu dituzten familiei, «haurrei emandako aukerarengatik» eta «badakigulako beti ez dela erreza». Begiraleei ere eskerrak eman dizkiete beren lanarengatik.
Haurrei ere eskerrak eman nahi izan dizkie Udalak, « beren alaitasunarengatik, eta herritarrei hausnarketarako aukera emateagatik». Eskerrak eman dizkie baita ere, Frente Polisarioari, Osakidetzari, Ane Iturberi, dendariei eta lagundu duten guztiei.
Aldarrikapena
Udalak elkartasuna adierazi dio saharar herriari «bizi duen opresio egoeraren aurrean» eta «laguntzen jarraitzeko deialdia» egin du.