Mendizale Astea eta Santa Zezilia kontzertuak azaroko kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 28a, 01:00

datorren hileko kultur agenda pronto dago. Bi ekitaldi garrantzitsu izango dira, besteak beste, bata, Santa Zezilia egunarekin lotutako musika kontzertuak; bestea, Mendiriz Mendi elkarteak urtero antolatzen duen Mendizale Astea. Horiez gain, Ereño­tzun Udazken Kulturaleko agendarekin jarraituko dute, eta bi erekusketa ere izango dira, bata filateliakoa eta bestea, argazki erakusketa.

Mendizale astean gailurrez gailur
Urtero bezela, Mendizale Astea bete-betea antolatu dute Mendiriz Mendi elkartekoek. Besteak beste, azaroaren 9tik 12ra diaporamak eta argazki erakusketak izango dira Euskal Herriko eta munduko bazter guztietako parajeetakoak. Biterin izango dira proiekzioak, arratsaldeko 19:30etan. Horiez gain, aurreko ostilarean, azaroaren 6an, umeen eguna izango da eta dominak banatzeaz gain, Rosa, ipuin bat kontaidazu txontxongilo ikusizuna izango dute. Biterin izango da, arratsaldeko 19:30etan. Aza­roaren 13an berriz, 30garren argazki lehiaketako sariak emango dituzte eta urtean zehar egindako irteeretako argazki bildumaren proiekzioa ere egingo dute. Igandean, azaroaren 15ean, mendi irteera egingo dute.

Filatelia eta argazki erakusketa
Bi erakusketa ere izango dira Biteri kultur etxean datorren hilabetean. Hilaren 12tik 19ra filatelia erakusketa izango da Gipuzkoako Filatelia Elkar­teak antolatuta, arra­tsaldeko 18:00etatik 20:00eta­ra. Horrez gain, Mikel Aristregik argazki erakusketa jarriko du hilaren 23tik aurrera, arratsaldeko 18:00e­tatik 20:00etara.

Udazkenean zinekluba
Zinekluba ere izango da datorren hilean Biterin. Peli­kulak beti ostegunetan izaten dira, kultur etxean, gaueko 21:30etan. Azaroan jatorri ezberdineko lau pelikula emango di­tuzte: Vals con Bachir israeldarra, Ari Folman zuzendariarena; Cerezos en flor alemaniarra, Doris Dörrie zuzendariarena; Déjame entrar suediarra, Tomas Alfredson zu­zendariarena; eta azkeneko ostegunean, Still Walking japoniarrra, Hirokazu Kore-eda zuzendariarena.

Udazken Kulturala Ereñotzun
Ereñotzun oraindik ere izango dira udazken kulturaleko ekintzak azaroan zehar. Batetik, Andoni Oiartzabal Txabolak, berak eta Amaia Rodriguezek udara honetan Indian barrena egindako bidaia azalduko dute. Bestetik, udazken Kultu­rala buka­tze­ko, azaroaren 6an eta 13an, ostiralak biak, azalaren arazoak konpontzeko erremedioak emango ditu Itziar Salegi adituak. Kultur etxean izango da hau ere, arratsaldeko 18:00etan.

AZAROKO KULTUR AGENDA

Hilak 4, Ereñotzuko Udazken Kulturala: Indiako diapositiben emanaldia. Ereñotzuko kultur etxean, 19:30etan.
Hilak  5, Zinekluba:
’Vals con Bashir’. Zuzendaria: Ari Folman. Israel. 2008. Biterin, 21:30etan.
Hilak 6 eta 13, Ereñotzuko Udazken Kulturala: Azalaren arazoak. Ereñotzuko kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Hilak 9-15, Mendizale Astea. Biterin.
Hilak 11, Literatur solasaldia: Vieja escuela, Tobias Wolf-ena.
Biterin, 19:30etan.
Hilak  12, Zinekluba:
‘Cerezos en flor’. Zuzendaria: Doris Dörrier. Alemania. 2008. Biterin, 21:30etan.
Hilak 12-19, Filatelia erakusketa, Gipuzkoako filatelia elkartearen eskutik. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Hilak 14, Haurrentzako antzerkia: Mementu Ridiccoli, La Lona taldearen eskutik.
Biterin, 11:00etan.
Hilak 14,
Kalez Kale Kantari. 12:00etan, Plaza Berritik.
Hilak 17, Literatur solasaldia: Umeek gezurra esaten dutenetik, Uxue Apaolaza
hernaniarrarena.
Biterin, 19:30etan.
Hilak  19, Zinekluba:
’Déjame entrar’. Zuzendaria: Tomas Alfredson. Suezia. 2008. Biterin, 21:30etan.
Hilak 22,
Santa Zezilia kontzertua, Hernaniko Musika Bandaren eskutik. Udaletxeko arkupetan, 12:45etan.
Hilak 23-Abenduak 4

Mikel Aristregiren argazki erakusketa. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Hilak 24, Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik.
Udal liburutegian, 17.30etan (3-4 urte); eta 18.00etan
(5-7 urte).
Hilak  26, Zinekluba:
’Still walking’. Zuzendaria:  Hirokazu Kore-eda. Japonia. 2008. Biterin, 21:30etan.
Hilak 28,
Santa Zezilia kontzertua: Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea.
Sandiusterrin, 19:00etan.
Hilak 28, Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!