Joan den ostegun arratsaldean ez ohiko koadroa izan zen Hernaniko plazan, Suitzatik etorritako gazte koadrila haundia baitzen bertan, bizikletan etorria, eta jendea begira-begira geratzen zitzaien. 13 lagun ziren, elizako eskaileretan jarriak, atseden hartzen. 14 eta 16 urte bitarteko gazte koadrila zen eta Kronikari adierazi ziotenez,Suitzako Zurich hiritik Lisboarako bidean zihoazten, guztira 2.200dik gora kilometro. Atseden hartzera eta bizikletaren bat konpontzera geldituak zeuden eta konpondua zuten ordurako eta abiatzekotan ziren. Kronikari adierazi ziotenez, «Hernani herri polita baina txikia iruditu zitzaien»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!