bide luzea egiten zuten II Mundu Gerrako iheslariek etsaiengandik ihesi. Ezkutuan ibiltzeaz gain, makina bat kontrol pasa behar izaten zituzten, zer esanik ez, estatu batetik bestera pasatzeko. Hala, askok orduan nazien esku zegoen Frantziatik, Espainiar estatura pasa nahi izaten zuten, ustez neutroa zena. Beren helburua Afrikara edo Gibraltarrera iristea izaten zen orokorrean. Frantziar eta espainiar estatuen muga kontrolez josita zegoenez, mendian barrena pasatzea izaten zen onena. Baina jakin egin behar. Eta inork ez zituen paraje haiek ezagutzen inguruko jendeak bezain ondo. Egoera honetan, pertsona horietako batzuk iheslariei laguntzen hasi ziren, mugalariak. Hernaniarrak ere baziren tartean, Tomas Anabitarte, Martin Errazkin, Juan Manuel Larburu eta ezagunena Florentino Goikoetxea, Altzueta baserriko semea.
Omenaldia Florentino Goikoetxearen hilobian
Gaur goizeko 09:00etan Sokoa-Ziburuko hilerrian omenaldia egingo diete Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarrari.
Eguerdian Urruñako Bidegain-Berri baserri aldera joango dira, Bidasoa ibaiaren iparraldean dagoen baserrira. Handik San Migel izeneko parajera joango dira.
Bidasoa gurutzatu
Arratsaldean, 17:30etan, Bidasoa ibaia zeharkatuko dute San Migel paretik. Ondoren, atseden hartu eta sardin jatea izango dute.
Oiartzungo Sarobe Berrira
Bihar berriz, Bidasoaren honako aldean ekingo diote ibilaldiari. San Migel parajetik abiatuta berriz ere, Oiartzungo Sarobe-Berri baserrirako bidea egingo dute, Aiako Harrian barrena.
ELMSko kideek jarraitu egingo dute Errenterian barrena, San Pedro eta Trintxerpera iristeko. Han arratsaldeko 18:30etan omenaldia egingo diete Comete Sareko kideei, mugalariei, iheslariei eta laguntzaileei.
Astelehenean Loidira
Astelehen goizean dira Loidira etortzekoak omenaldiko kideak, goizeko 10:00ak aldera, eta bertan omenaldia egingo diete Hernaniko lau mugalariei, haiei esker izango ez balitz, ezingo lirateke eta Loidin egon etzi.
Bisitarien artean, George Dufee abiadorea izango da. Dufee British Airwayseko piloto izandakoa, Halifax bonba hegazkin bateko kopilotoa zen hegazkina tiroz jo eta parakaidas salto egin behar izan zuenean. Denbora luzean ezkutatuta egon ondoren, Euskal Herrira iritsi zen, ebakuatzen nahikoa lan izan eta gero. Florentino Goikoetxeari esker pasa zuen muga. Esker ona adieraztera etorriko da astelehenean.
Ikastetxeetara esperientziak azaltzera
Osiñaga auzotik Donostiako Axular eta Zurriola ikastoletara joango dira ibilaldiko kideak beren kontuak azaltzera bertako ikasleei, gogoan izan ditzaten.
Larunbata
09:00etan, Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxearen hilobietan omenaldia.
Sokoa-Ziburuko hilerrian.
14:00etan, Ibilaldia Urruñako Bidegain-Berri baserrira; ondoren, ibilaldia Bidasoa aldera.
17:30etan, Bidasoa ibaia
zeharkatu.
Ondoren, sardin jatea.
Igandea
08:00etan, San Migeletik Oiartzungo Sarobe-Berri baserrira.
13:00etan, Sarobe-Berrin elkarretaratzea.
14:00etan, Ibilaldiak
jarraituko du Pasai San Pedro eta Trintxerperaino.
18:30etan, Pasai San Pedro-Trintxerpen
omenaldia.
Astelehena
10:00etan, Loidi parean omenaldia mugalariei.
11:30etan, Donostiako Axular eta Zurriola
ikastoletara bisita.