Hernanik bihar hasiko du denboraldia Bergararen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 12a, 02:00

HERNANIK Bergararen kontra emango dio hasiera 09/10 denboraldiari. Partidua Berga­rako Agorrosin zelaian izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Etxeko aurreneko partidua datorren astean izango da, Zubipen, Tolosaren kontra.

Bederatzi jokalari berri
Joan den urteko denboraldi bikainaren ostean, Hernanik jokalari gehienak manten­tzen ditu. Hala ere, aurtengo denboraldian bederatzi jokalari berri izango ditu. Hauetatik asko hemengoak dira, beste batzuk berriz, Irungoak eta Donostiakoak. Jo­kalari berriak izatearen helburua da hauek freskotasuna ematea taldeari.

Jubenilak eta kadeteak
Liga nazionaleko jubenilek, eta ohorezko mailako jubenilek ere gaur hasiko dute denboraldi berria. Jubenil mailan, Hernanik etxean jokatuko du aurreneko partidua, Aurrera de Vitoria CD taldearen kontra. Gaur izango da, Zubipen, 17:00etan. Kadete mailako taldeak ere Zubipen hasiko du denboraldia. Hauek Astiga­rra­gako Mundarro FKE taldearen kontra jokatuko dute, gaur, eguerdiko 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!