Sagarra biltzen eta jotzen ikusteko aukera eta 1.800 botila sagardo hilaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 11a, 02:00

sagarra eta Sagardoaren Festa izango da hilaren 20an, igandea, Hernanin. Jaiaren antolatzaileek bat egin nahi izan dute asteburu horretan Hernanin egingo diren Euskal Jaiekin eta bazkal aurretik Sagarra eta Sagar­doaren Festa izango da plazan. Goizeko festa izango da beraz, eta sagar erakusketa eta sagardo probaketa izango dira, besteak beste. Herenegun aurkeztu zuten prentsaurrean Sagarra eta Sagardo Festa antolatzaileetako batzuk; bertan ziren Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria Aran­txa Eguzkiza, Sagar­doaren Kofradiako lehendakaria Kontxi Zubeldia eta hainbat sagardogile.

Sagar erakusketa
Jaia goizeko 09:00etan hasiko da, Hernaniko Txistulari Ban­­­­dako txistulariekin. 10:30­­­­etatik aurrera, sagar mo­ta ezberdinak ezagutzeko aukera izango da, erakusketa antolatu baitute. Erakus­ketan izango dira Zabalo­enea baserriko Manuel Iradiren sagarrak, Erroxali baserriko Mari Carmen Urangaren sagarrak eta Diputazioak Hondarribin duen Zubieta saileko sagarrak izango dira.

Sagardo probaketa plazan
11:00etatik aurrera sagardo probaketa izango da plazan. Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoa izango da: Itxasburu, Goiko-Lastaola, Otsua-Enea, Elorrabi, Zelaia, Altzueta, Larregain, Rufino, Alberro, Iparragirre, Olaizo­la eta Akarregikoa. Guztira 1.800 botila sagardo izango dira plazan. Sagardoa edateko edalontzia erosi beharko da, 4 euroan. Edalontziarekin ba-te­ra, pintxoa hartzeko txartela emango dute eta 12 txartel, 12 tragoska hartzeko.

12 txartel, 12 tragoska
Aurten beraz, lehenengo aldiz, edalontzia erostearekin batera, 12 txartel emango dituzte, eta tragoska hartzen den bakoitzean, txartel bat eman beharko zaio sagardogileari. Txartelak bukatu eta sagardo gehiago nahi izanez gero, beste sei txartel erosteko aukera izango da, euro 1 ordainduta. Neurri honek bi helburu ditu: batetik, sagardoa neurriz edatea, gehiegi edan gabe, eta hobeto banatuz; bestetik, produktoaren duintasuna errespetatzea, gozatuz eta neurriz edanez.

Sagarra biltzen eta jotzen
12:00etan sagarra nola bil­tzen den ikusteko erakustaldia izango da, eta segidan sagarra joko du Barkaiztegi sagardotegiko Joxe Mari Irizarrek. Erakustaldi horiez gain, garai batean sagardoa egiteko erabiltzen ziren erremintak ere izango dira plazan, jendeak ikusteko.

Irailaren 20an
09:00etan, Udal Txistulari Bandaren kalejira.
10:30etan, Sagar mota
ezberdinen erakusketa.
11:00etan, Sagardo dastaketa: Itxasburu, Goiko-Lastaola, Otsua-Enea, Elorrabi, Zelaia, Altzueta, Larre-Gain, Rufino, Alberro, Iparragirre, Olaizola eta Akarregiko sagardoa.
12:00etan, Sagarra
biltzen erakustaldia.
12:30etan, Sagarra
jotzen erakustaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!