Enkartelada gaur Plazatik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 11a, 02:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazita, enkartelada izango da gaur Plazatik abiatuta. Esanda­koaren arabera, beharrezkoa ikusten dute euren senideen eskubideak kalean aldarrika­tzea: «argi dugu gure gizartearen zati baten errealitatea ezkutatu nahi dutela. Gure senideen aldetik, argi dugu ez ditugula ahaztuko eta kalean egongo garela argazkiekin edo gabe. Era berean, dei egiten diegu herritarrei gurekin etor daitezela presoen eskubideak eta adierazpen askatasuna aldarrikatzera». Enkartelada Erre­presaliatuak etxera lelopean izango da, gaur, 20:00etan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!