Asteburuko irteerarako izena emateko azken eguna gaur izango da

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 10a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak helduentzat irteera antolatu du larunbat eta iganderako. Lizara, Candanchu/ Astun, Bious eta Artigues-era joango dira. Izena emateko azken eguna gaur da. Horretarako bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza z/g) arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Larunbatean goizeko 07:00etan aterako dira Atsegindegitik. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 70. Gastuak prezioan sartuta daude, eta lo-zakua norberak eraman behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!