Datorren astean udaletxeak antolatutako erakusketa ikusteko aukera izango da Biteri kultur etxean. Eskubiko pasiloan izango da ikusgai Villa Ave Maria parke publiko gisa ordenatzeko egin den lehiaketa. Astelehenetik ostiralera ondorengo ordutegian izango da aukera: 09:00-13:00/16:00-20:00. Larunbatean berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:30etara izango da aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!