Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskerazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buruntzaldeko sei Udalek prestatu dute, tartean Hernanikoak, eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua. Gidan edozein haur eta gazteek ikasturte berrian egin ditzaketen jarduerak biltzen dira, esaterako aisia, dantza, erlijioa, kirola, zerbitzuak...
Herri bakoitzeko gida bat
Eskualdeko herri bakoitzeko gida bat prestatu dute, eta guztiak www.buruntzaldea.org web orrian ikusi daitezke. Orain arte, gida paperezko bertsioan atera izan da, eta web orrian ateratzearen abantaila da informazioa guztiz eguneratua izango dela.
Jarduera bakoitzeko
hainbat informazio
Gidan jarduera bakoitzeko informazio zabala izango da. Esate baterako, nori zuzendua dagoen, eguna, zein ordutan izango den, non, harremanetarako telefonoa, eta abar.
Gurasoentzako eskuorria bidaliko dute Udalerriek eskuorriak bidaliko dizkiete gurasoei, gida kontsultatzeak dituen aukeren berri jakin dezatean.