ELKANO 17ko emakumeen zentroak hasi du dagoeneko ikasturte berria, eta izena eman nahi duten emakume guztientzako sei ikastaro antolatu dituzte. Ikastaroak honakoak izango dira: pintura orokorra, punto kruz, bainikak, boliloak, gantxiloa eta gimnasia. Guztiak urriko bigarren astean hasiko dira, eta izena eman nahi izanez gero, hilaren 14an eta 15ean izango da aukera, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, Elkano 17ko egoitzan.
Sei ikastaro aukeran
Emakume zentroan sei ikastaro ezberdin egiteko aukera izango da, guztiak aste egunetan: pintura orokorra astelehenetan eta asteartetan egiteko aukera izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; punto kruz ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da, ordu berean; bainikak egiten ikasteko aukera astelehenetan izango da, 16:00etatik 18:00etara; boliloak eta gantxiloa ikasteko aukera berriz ostegunetan izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Azkenik, aurten gimnasia ikastaroa egiteko aukera ere izango da; hau, astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da.