Kiroldegiko ikastaroak irailarekin batera hasi ziren eta zenbait ikastaro doan probatzeko aukera izan zuten abonatuek lehenengo astean. Kiroldegiak jakinarazi duenez, datorren astean ere ikastaro horiek berriro doan probatzeko aukera izango dute abonatuek. Astelehenetik ostiralera, bi egunak barne izango da aukera.
Ikastaro mordoa
Ikastaroak dira: indoor walking, bosu-gap eta body training berrien artean. Indoor walking eta body training bi ikastaroak txandakatuz egiteko aukera ere badago konbinatua deituriko ikastaroan. Horrez gain, ostiraleko ikastaro guztiak ere izango dira. Hor sartzen dira aurreko ikastaroez gain, pilates, aerobik eta ciclo indoor.
Parte hartu nahi duenak jarduerarako arropa egokia eraman eta bertara azaltzea besterik ez du. Informazio gehiagorako deitu honako telefonora
943 552 185.