Euskal Jaiak, Sagarra eta sagardoaren eguna eta Gazteen Trikitixa Txapelketa, besteak beste, hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 9a, 02:00

UDARA bukatzear dela na­baria da iraileko kultur egitarauari begiratuz gero. Ikasturte hasierarekin batera, asko dira hilabete honetarako antolatutako ekitaldiak. Besteak beste, izango dira Euskal Jaiak, Sagarra eta sagardoaren eguna, Gaz­teen Trikitixa Txapelketa, bi auzotako eguna, eta Urre­txa Mikologi Elkartearen erakusketa.

Euskal Jaiak ospatuko dira berriro, 100 urte eta gero
Euskal Jaiak Hernanin azkenekoz egin zirela 100 urte beteko dira aurten, eta hilaren 18tik 20ra berriro ospatuko dira. Hiru egunetan ze­har, euskal kulturaren inguruko hainbat erakustaldiz eta ekitaldiz gozatzeko aukera izango da herrian, besteak beste, honakoak: abeltzain­tza eta artisautza azoka, herri kirolak, bertso saioak, pelota partiduak eta herri bazkaria.

Sagarra eta sagardoaren eguna
Sagarra eta sagardoaren presentzia ere ez da faltako irailean. Urteroko hitzorduari hu­tsik egin gabe, Tolarea Gi­puzkoako Sagardo Natu­ralaren Kofradiak Sagarra eta sagardoaren eguna antolatu du hilaren 20rako. Plazan izango da, eta kontuan izanda Euskal Jaiekin batera izango dela, giro ona ez da faltako.

Trikitixa Txapelketa eta Mikologia erakusketa
Irailean baita ere, egun berean, Gazteen trikitixa txapel­ke­ta izango da, Plazan, eguer­diko 12:00etan. Txa­pel­keta Kriskitiña dantza taldeak antolatzen du, eta aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da. Hilaren 20an ere, Urretxa Mikologia elkarteak antolatu du urtero egiten den mikologia erakusketa. Plaza Berrira hurbiltzen direnek ikusgai izango dituzte mota askotako perretxikoak.

Auzo egunak
Hil honetan bi auzotako eguna ere ospatuko dute, Latsunbe Berri-Marieluts auzokoa eta Karabel auzokoa. Biak hilaren 19an izango dira.

Hilabeteroko zitak
Aipatutako ekitaldiez gain, hilbetero izaten direnak ere ez dute hutsik egingo. Hi­la­ren 12an Kalez Kale Kantari izango da, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta. Irailaren 13 eta 27an berriz, Igande Musikatuak izango dira, arratsaldeko 18:00etan, Ezkiaga pasealekuan. Azkenik, hilabete bukaeran, 26an, bigarren eskuko azo­ka izango da Atse­gin­degin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!