Kizkia Taldearen sagardo lehiaketan bihar izango da lehenengo sailkapen eguna

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 8a, 02:00

aurten ere, Astigarragako Kizkia Taldeak sagardo lehi­a­keta antolatu du Astiga­rra­gako Gure Izarra elkartean. Finala hilaren 30ean izango da eta aurretik hiru sailkapen egun izango dira; lehenengoa bihar. Hurrengoa hilaren 16an izango da eta azken sailkapen eguna 23an. Taldeko partaideek berriro dastatuko dituzte Gi­puzko­an banatuta dauden sagardotegi ezberdinek egindako sagardoa. Guztira 19 sagardotegik hartuko dute parte lehiaketan, eta horietatik sei sagardok bakarrik lortuko dute finalerako txartela. Finaleko egunean bazkaria egingo da Astigarragako Gure Izarra elkartean. Eguerdiko 13:30etan izango da eta joan nahi izanez gero, telefono honetara deitu 616 946 684 edo helbide honetara idatzi kizkiataldea@yahoo.com.

Hernaniko lau sagardotegi
Parte hartuko duten 19 sa­gar­dotegi horien artean Her­naniko lau izango dira: Al­tzu­eta, Elorrabi, Otsua-Enea eta Alberro. Astiga­rragako­ak, berriz sei: Re­zola, Petritegi, Oiarbi­de, Lizeaga, Larrarte eta Alo­rrenea. Gainerakoak izango dira Igel­doko Kalon­ge, Oi­ar­tzungo Ordo-Zelai eta Ba­leio, Urnietako Eula, Altu­na eta Elutzeta, Usur­bilgo Urdai­ra, Andoaingo Gazta­ña­ga, Aiako Satxota eta Aste­asuko Sarasola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!