aurtengo ikasturterako matrikulazio epea irekita dago pertsona Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean (EPA-HHI). Ikastetxea ofiziala da, 18 urtetik gorakoentzat da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku dago. Matrikula doan da. Astelehenetik ostiralera eman daiteke izena. Goizean 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara.
Prestakuntza eta hizkuntzak
Eskaintza da Bigarren Hezkuntzako graduatua ez dutenenetzat eta oinarrizko titulazioa dutenentzat. Lehenengo kasuan, aukera dago idazten eta irakurtzen ikasteko, komunikazio trebetasunak hobetzeko, ezagupenak gaurkotzeko eta Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko. Horrez gain, hizkuntzak eta informatika klaseak daude astean bi eta hiru egunetan: frantsesa (0 maila), euskara (1 maila), ingelesa (0-1 maila) eta informatika (0 maila).
Oinarrizko titulazioa dutenen kasuan, 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako Sarrera-Probarako prestakuntza eskaintzen du ikastetxeak. Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera-probarekin bateragarria litzateke. Horrez gai, ingelesa (0 maila) ikasteko aukera dago astean bi egunetan.
Atzerritarrek gaztelania ikasteko aukera ere badute.
Antolakuntza
Irakasle titulatuak eta espezializatuak ditu eta ikasturtea bi lahuhilekotan antolatua dago (iraila-otsaila, Otsaila-ekaina). Ordutegiari dagokionez, goizez, arratsaldez eta gauez dago aukera. Antziola 62an dago. Informazio gehiagorako, 943 335 318.