HERNANIKO Udaleko Babes Zibileko Sailak, Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez, jakinarazi nahi die herritarrei nola lortu A Gripeari buruzko informazioa.
Adierazi dutenez, informazioa lortzeko bi bide daude, telefonoz eta internet bidez.
Telefonoz lortu nahi izanez gero 900 47 47 32 zenbakia jarri da martxan, eta bertan A gripeari buruzko zalantzak argitzen dituzte.
Internet bidez lortu nahi izanez gero, www.osanet.euskadi.net web orrian aurkitu daiteke informazioa. Bertan, herritarrek, besteak beste, ondorengo datuak aurki ditzakete: Gripea eta A Gripe berria zer diren; zer egin sintomak izanez gero; medikamentu antibiralen inguruko informazioa; txertoari buruzko informazioa; talde zehatzen informazioa; eta lantokietan, hezkuntzan eta beste kolektibo batzuetan nola jokatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!